Arrazakeria salatzeko eta «taxuzko politika sozialak eskatzeko protesta egingo dute

2023ko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Deustuko Erriberako Janari Saskia, Atxuri Harrera, SOS Arrazakeria Bizkaia eta Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteek deituta, protesta egingo dute bihar, 19:30ean, Frank Gehry zubian. Poliziak azkenaldian izandako jokaerak salatu dituzte. Esaterako, aipatu dute «gaizkileak balira bezala» tratatu dituztela Deustuko Erriberan kalean bizi diren hamahiru pertsona, eta, gainera, zortzi gazte migratzaile etxetik bota dituztela. Horri aurre egitera deitu dute:» Kalean bizi behar dutenek taxuzko politika sozialak behar dituzte, ez indarkeria eta arrazakeria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.