Azken urteotan bezala, ehunka lagunek parte hartu zuten atzo Bilbon Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako manifestazioan. SOS Arrazakeriak deitutako manifestazioa Arrazakeriarik gabeko kaleak esaldia zuen pankartaren atzetik egin zuten. Izan ere, antolatzaileek adierazi zutenez, Bilbon gertatzen diren «eguneroko bazterketa kasuak» salatu nahi izan zituzten manifestazioan, azken egunetan hainbat tabernatan gertatu direnak besteak beste. «Sarekadak eta polizia identifikazio arrazistak» ere salatu zituzten.
Protesta Arriaga plazatik abiatu zen, eta bertan, Santurtzin hildako etxeko langile etorkina ere ekarri zuten gogora minutu bateko isilunearekin.
«Arrazakeriarik gabeko kaleak» eskatu dituzte manifestazioan Bilbon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu