Joan zen maiatzean, Getxoko Europa ikastetxeko (Bizkaia) lau familiak irakasle bat salatu zuten, umeei sexu erasoak egitea egotzita; hain zuzen, lau urteko lau umeren —denak neskak— familiek jarri zuten salaketa. Ertzaintza ingeleseko irakaslea ikertzen hasi zen. Alabaina, Getxoko epaitegiko epaile batek erabaki du auzia artxibatzea, iruditzen baitzaio ez dagoela «froga nahikorik» aurrera jarraitzeko.
Bere garaian, salaketa jarri zuen ametako batek esan zuen Gurutzetako ospitalera joan zela alabarekin, neskak mina zuelako gorputzeko atal intimoetan. Baieztatu zioten sexu erasoen zantzuak zituela. Umeak egunak zeramatzan eskolara joan nahi ez zuela, eta, gainera, bi egunetan barruko arroparik gabe itzuli zen etxera ikastetxetik. Amak eskolako arduradunei jakinarazi zien, eta Ertzaintzan salaketa bat jarri. Haren atzetik beste hiru familiak ere jarri zuten salaketa.
Orain, baina, epaileak ebatzi du ez dagoela «froga nahikoarik» ikertzen jarraitzeko; fiskaltzak babestu egin du erabakia.

