Asilo eskaerek gora egin dute Bizkaian, eta behera Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan

Iaz 8.463 asilo eskaera erregistratu zituzten Hego Euskal Herriko administrazioek, aurreko urtean baino 707 gutxiago.

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak egindako elkarretaratze bat, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak egindako elkarretaratze bat, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Isabel Jaurena.
2026ko otsailaren 3a
13:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iaz 8.463 asilo eskaera erregistratu zituzten Hego Euskal Herriko administrazioek, aurreko urtean baino 707 gutxiago. Bizkaian bildu da eskaera gehien, eta Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, berriz, behera egin du kopuruak, Zehar Errefuxiatuekin eta CEAR Nafarroa taldeen urteroko txostenaren arabera. Zehazki, Bizkaian 5.034 eskaera egon ziren 2025ean —4.916 izan ziren aurreko urtean—; Araban, 1.264, 2024an baino 219 gutxiago; Gipuzkoan 750 eskaera egon ziren iaz, aurreko urtean baino 580 gutxiago; eta Nafarroan 1.415 eskaera egon ziren iaz, aurreko urtean baino 26 gutxiago.

Zehar Errefuxiatuekin taldearen txostenean jasotzen denez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Kolonbiatik, Perutik eta Senegaldik iritsitakoen asilo eskaeren kopuruak behera egin du, eta Venezuelatik eta Malitik etorritakoenak, berriz, gora, «aldaketa geopolitikoek eta jatorrian izandako gatazken larriagotzeak eraginda». Zeharrek nabarmendu du, halaber, nazionalitate berriak ere badaudela: Palestina, Somalia eta Ginea, erraterako. «Artatutako profilek gaur egungo migrazio prozesuen aniztasauna eta konplexutasuna islatzen dute», gehitu du. 

Esplikatu dutenez, Zeharrek 5.370 lagun artatu zituen iaz, eta laguntza juridikoa, soziala eta psikologikoa eman zien, baina harrera zerbitzua ere. Haietako 900 Malikoak zirela zehaztu dute, eta 81 Gazakoak. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.