euskal presoak

Aske utzi dituzte Josune Arriagaren aldeko protestetan atxilotutako bederatzi lagunetatik zazpi

Haren amaren egoera dela eta, baimen berezi batekin eraman zuten Iruñeko espetxera. Bideoa: Iuñeko espetxean kateatutako bi lagunen atxiloketa (Ateak Ireki). [Youtube]http://youtu.be/5NFggHWs_A4[/Youtube]

2013ko ekainaren 7a
19:32
Entzun

Josune Arriaga euskal presoa Iruñeko espetxean gera dadila eskatzeko protestetan parte hartzeagatik, bederatzi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Bi portestatan atxilotu dituzte bederatzi herritarrak; Iruñeko espetxearen aurrean bi, eta gainontzeko zazpiak Espainiako Gobernuaren Nafarroako delegazioaren aurrean. Azken horiek aske utzi dituzte.

Arriagaren amaren osasun egoera dela medio eraman zuten Iruñeko espetxera. Topaseko espetxean zegoen, hamar urte zeramatzan ama ikusi gabe bere egoeragatik, eta horregatik guztiagatik baimen berezia eman zioten. Gaur bertan eraman behar zuten berriro ere Topaseko espetxera, baina Herrira-ren bitartez haren senideek ziurtatu dute oraindik Iruñean dagoela.

Bi lagun Iruñeko kartzelako atera lotu dira Arriaga han uzteko eskatzeko, 30 minutu ingurura Espainiako Polizia heldu da, eta atxilo eraman dituzte. Bertan zeuden kazetariak ere identifikatu ditu Poliziak. Bi gazteak arratsaldean pasatuko dira epailearen aurretik.

Horrez gain, Espainiako Gobernuaren Iruñeko delegazioaren aurrean eserialdia egin dute hainbat herritarrek Arriagaren eta Ventura Tomeren egoerak salatzeko. Espainiako Polizia ere joan da Iruñeko delegaziora, eta eserita zeudenei kartelak eskuetatik kendu, eta zazpi lagun atxilotu dituzte. 14:30ak inguruan jakinarazi dute guztiak aske utzi dituztela.

Etxerat-ek eta Herrira-k presoen egoera salatu dute

Etxerat elkarteak atzo salatu zuen Tomek erradioterapia tratamendua hartzen duela, eta tratamenduarekin dagoen bitartean eskuburdinak jarriak dituela uneoro. Prostatako minbizia du.

Joan den astelehenean Herrira-ko ordezkariek Nafarroako Francisco Javier Eneriz Olaetxea arartekoari eskatu zioten Arriagari bisita egiteko eta Iruñeko espetxetik ez eramateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.