Aske utzi dute Tuterako jaietan neska adingabe bat bortxatzea egotzita atxilotutako mutila

Erasoa larunbat gauean gertatu zen. Adingabea Foruzaingoak artatu zuen, eta ospitalera eraman zuten.

Mugimendu feministak Iruñeko hilketa matxista salatzeko egindako kontzentrazio bat, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Mugimendu feministak Iruñeko hilketa matxista bat salatzeko egindako kontzentrazioa, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
2026ko uztailaren 27a
12:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Mutil bat atxilotu zuten atzo Tuterako jaietan (Nafarroa) neska adingabe bat bortxatzea egotzita. EFE albiste agentziak zabaldu duenez, atxilotua aske utzi dute, eta zain dago Adingabeen Fiskaltzan deklaratzeko. Erasoa larunbat gauean gertatu zen, eta Foruzaingoa izan zen lehen instantzian jardun eta neska artatu zuena. Ondoren, Reina Sofia ospitalera eraman zuten.

Foruzaingoak mutila identifikatua zuen igandean goizean goiz, eta Alejandro Toquero Tuterako alkateak igande arratsaldean baieztatu zuen atxilotu egin zutela. Udaleko taldeek egindako adierazpen instituzionalean «erabateko gaitzespena eta kondena» adierazi dute, eta neskari eta haren ingurukoei «erabateko babesa eta elkartasuna» helarazi diote.

Udalak berretsi du «hirian gertatzen den emakumeen aurkako edozein indarkeria mota gaitzesten eta kondenatzen» duela, eta lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du indarkeria hori desagerrarazteko, segurtasuna hobetzeko eta emakumeen askatasuna bermatzeko.

Era berean, jakinarazi dute adingabearen familiak salaketa jarriko duela datozen orduetan.

 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA