Asteburuan bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, indarkeria matxista egotzita. Gasteizko Udaltzaingoak gaur eman du atxiloketa horien berri, eta, zehaztu duenez, larunbatean gertatu ziren. Horietako bat, 24 urteko gizon bat, larunbat goizaldean atxilotu zuten, 05:00 aldera. Emakumeak berak deitu zien udaltzainei, eta salatu bikotekideak jo egin zuela, eta ez ziola alde egiten uzten.Â
Beste gizona, 39 urtekoa, larunbat gauean atxilotu zuten, 22:30 aldera. Herritar batek deitu zien udaltzainei, eta kontatu zien bikote bat ikusi zuela kalean, «sutsuki eztabaidatzen», eta gizonak ez ziola emakumeari handik joaten uzten. Udaltzaingoa hara iritsi zenean, emakumeak salatu zuen gizonak sakelako telefonoa hautsi ziola.Â

