EUSKARA

Asti Leku ikastola laguntzeaz gain, Ezkerraldean euskararen erabilera bultzatuko dute Ibilaldian

7,3 kilometroko luzeera izango du aurtengo Bizkaiko ikastolen jaiak. Portugaleten izango da, eta Sestao eta Santurtzitik ere igaroko da ibilbidea.

2013ko maiatzaren 16a
13:12
Entzun

Egitaraua oso anitza izango dela azaldu du Cristina Roy Ibilaldia 2013ko dinamizatzaileak. "Gazteei egokitutako gune bi, familiei zuzendutako beste bi eta folk musikaren gunea ere izango da".

Ibilaldia 2013 aurkeztu dute gaur goizean, Bilboko Kafe Antzokian. Maiatzaren 26an, Portugaleteko Asti Leku ikastolaren alde ospatuko den Ibilaldiaren inguruko zehaztasun guztiak eman zituzten. Aldapa Leunduz leloak esanahi anitz ditu: Portugalete, Santurtzi eta Sestaon aldapa asko daude, bestalde, aldapa ekonomikoak eta Ezkerraldean euskararen erabilpenaren aldapak.

"Ikastolak premiak ditu, aisialdi eta kirolerako jolastokiak egokitu eta bigarren hezkuntzako eraikin berria egin nahi dugu, dena dela, ez dugu ahaztu behar Ibilaldiaren oinarrizko helburua Ezkerraldean euskara sustatzea dela", adierazi du Jesus Mari Bilbao Asti Leku ikastolako zuzendariak. Eskualdean euskararen ezagutza badagoela, baina erabilera murritza dela eta, kezkatuta agertu dira antolatzaileak.

Gunez-guneko egitaraua eta Bizkaiko ikastolen jaiaren xehetasun guztiak www.ibilaldia.com webgunean daude gaurtik aurrera. Kontzertuen artean Herri Oihua, Hesian, Skasti, Kherau, Gatibu, Zarama eta DJ Makala egongo dira, besteak beste. Aurtengo Ibilaldiak, Elai Alai kultur elkarteak urtero antolatzen duen folklore azokarekin bat egingo du. Portugalete gunean, artisauak, Kataluniako castellersak eta kale animazioa egongo dira, besteak beste.

Garraio publikoa bultzatuz

Garraio publikoa erabiltzeko eskatu dute antolatzaileek. Tren eta autobus zerbitzua egoteaz gain, metroko hiru geltoki daude Portugaletera iristeko (PeƱota, Portugalete eta Abatxolo), Eskuinaldetik ere, Areeta metro geltokian jeitsi eta Bizkaia Zubitik, Portugaletera pasa daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.