Irudia Mont-de-Marsan
                        
            
        Atera da Garro, baldintzapean aske
 
    
    Zigor Garro euskal presoa baldintzapean aske geratu zen atzo goizean. Parisko Dei Auzitegiak joan den ostiralean onartu zuen haren eskaera, eta, fiskalak 24 orduko epean ez zuenez helegiterik jarri horren aurka, espetxetik atera da presoa. Ondorioz, Mont-de-Marsango (Okzitania) espetxean zegoen, eta eskumuturreko elektronikoa erabiliz bukatuko du zigorra, datorren udaberrian. Garro (Errenteria, Gipuzkoa, 1975) da Frantziak baldintzapean askatutako Hegoaldeko lehen presoa.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            