Atxilotu egin dute Iruñean bere etxean gotortu ondoren ihesean joandako gizona, indarkeria matxista egotzita

Foruzaingoak jakinarazi duenez, goizaldean atzeman dute gizona, eta Belosoko komisariara eraman dute. Bikotekideari eskopeta batekin mehatxu egin ondoren, Iruñeko Mercaderes kaleko etxe batean gotortu zen atzo, eta ihes egin zuen.

Iruñeko Mercaderes inguruko kale bat, Polizia operazioa martxan zegoela, atzo. ION ORZAIZ
Iruñeko Mercaderes inguruko kale bat, Polizia operazioa martxan zegoela, atzo. ION ORZAIZ
maddi iztueta olano
2026ko irailaren 30a
09:02
Entzun 00:00:00 00:00:00

Foruzaingoak jakinarazi duenez, atxilotu egin dute atzo goizaldean Iruñeko Mercaderes kaleko etxe batean gotortu zen gizona. Belosoko komisariara eraman dute, eta gaur dira epailearen esku uztekoak. Foruzaingoaren arabera, bikotekideari eskopeta batekin mehatxu egitea eta eraso egiten saiatzea leporatzen diote.

Poliziak 10:00 aldera jaso zuen etxebizitzara joateko abisua, atzo. Udaltzaingoak eta Foruzaingoak iritsi eta berehala jarri zuten martxan segurtasun operazio bat, eta Iruñeko Alde Zaharreko zenbait kale itxi zituzten, hala nola Estafeta, Kuria, Nabarreria eta Kaldereria. Etxebizitzara sartzea lortu zutenerako, baina, hutsik zegoen. Gizonak ihes egin zuen, eta gaur goizaldean atzeman dute. 

Foruzaingoaren arabera, gizonak mehatxu egin ondoren, etxetik alde egitea lortu zuen emakumeak, baina gizona jarraika ari zitzaion kaletik. Emakumea Hizkuntza Eskolara joan zen laguntza eske.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA