Atxilotuak kontrolpean izan zituzten astebetez

Alejandro Zobaran, Mikel Oroz, Ivan Saez de Jauregi eta Urko Labaka dira Frantzia iparraldean atxilotuak

Erredakzioa
2011ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Alejandro Zobaran, Mikel Oroz, Ivan Saez de Jauregi eta Urko Labaka dira herenegun gauean Frantzia iparraldean atxilotutako lau euskal herritarrak. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, ETAko kideak dira laurak. Alejandro Zobarani ETAko «buruzagi militarra» izatea leporatu dio Barne Ministerioak, eta Mikel Orozi, «lehergailu hornikuntzaren arduraduna» izatea.

Frantziako Poliziak gaueko bederatziak aldera atxilotu zituen, Beaulencourteko etxe batean, Pas-de-Calaisko departamenduan, Frantzia eta Belgika arteko mugatik gertu. Polizia iturrien arabera, duela astebetetik ari zitzaizkien haiei jarraitzen. Armak, dokumentazio faltsua eta ETAri buruzko informazioa gordeko lukeen material informatikoa atzeman dute etxe horretan. Frantziako eta Espainiako poliziak elkarlanean aritu dira operazioan, eta, berri agentziek zabaldudutenez, gaur arte ariko dira etxea miatzen. Operazioa oraindik ez da bukatu.

Poza eta kezka

Alderdi sozialistako eta PPko buruzagiek txalotu egin dute polizia operazioa. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren arabera, «albiste pozgarri bat» da ustezko lau etakideen atxiloketa. «Beste urrats bat dagero eta ahulago dagoen erakunde horren behin betiko amaierarako bidean», esan du.

Lopezek, baina, gogoratu duETA ez dela «desagertu», eta nabarmendu du hori lortu arte Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak ez dutela leunduko «terrorismoaren aurkako borroka».

PPk eta UPNk adierazi dute «atxiloketen bidetik» jarraitu behar duela Espainiako Gobernuak. «Hori da bidea, ETAren estrategia edozein delarik ere», esan du Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko eledunak.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, berriz, polizia operazioa gaitzetsi du. ETAk urtarrilean su-eten orokor, iraunkor eta egiaztagarria iragarri zuela gogoratu du. Hala ere Espainiako zein Frantziako estatuek «errezeta zaharrekin» jarraitzen dutela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.