Gipuzkoa zeharkatu du gaur 17. Korrikak, eta Arrasatera bidean mendate batean atzeraka eta dena egin dute lasterka. Denetik ematen du Korrikak, izan ere. Bizikletatiik bertsoak ere bota dituzte; Aramaion. Modan jartzen ari da plaza mota hori...
Eguerdian Arabara itzuli da Korrika. Orain dela astebete hasi zen Trebiñun, eta gaur Legutiotik itzuli da Arabara. 17:40etan Gasteizera iritsi da. Han, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak lekukoa eraman du.
Bihar, berriz, Bizkaia zeharkatuko du, eta Bilbora arratsaldean ailegatuko da.
Korrikaren ekuatoreko kilometroa atzo korritu zuten Errenterian (Gipuzkoa), eta pixkanaka ari dira korrikalariak azken kilometroetara iristen. Igandean amaituko da eguerdian Donostian 17. Korrika, eta hamar egunez eskutik eskura eramandako lekukoak gordetzen duen mezua irakurriko dute.
Ibai Maruri BERRIAko kazetaria zuzeneko kontaketa egiten ari da Berriketan.info sare sozialean.