Aurrekontuak aurrera Gasteizen, Elkarrekin taldearen abstentzioaz

xabier martin
2022ko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Ez da ezustea Gasteizko 2023ko aurrekontuak Elkarrekin taldearen abstentzioari esker onartzea. 2020., 2021. eta 2022. urteetan ere EAJk eta PSEk osatzen duten udal gobernuak haren oniritzia lortu zuen aurrekontuak aurrera ateratzeko, eta 2023. urtean ere berretsi du Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Equok osatzen duen udal taldeak akordioa egin duela berriro.

Bilbon eta Donostian gehiengo absolutua dute EAJk eta PSEk, baina Gasteizen ez, eta azken urteetan Elkarrekin taldeak bide eman du udal gobernu horren aurrekontuak onartzeko. 2023ko aurrekontu proiektua ere aurrera aterako du Gorka Urtaran alkateak gidatzen duen gobernuak, Elkarrekin taldeko hiru zinegotziek abstentziora joko baitute. Udal gobernuak hamahiru zinegotzi ditu 27ko udalbatzan.

Ikusi gehiago:Jaurlaritzako alderdiek 40 milioi euroren zuzenketak onartu dituzte

Aurrekontuak onartzeko akordioak Elkarrekin taldearen 33 zuzenketa jaso ditu, 3,2 milioi euroren balioarekin, taldeko bozeramaile Oscar Fernandezek azaldu duenez. Elkarrekin taldearekin egindako itunak hiru ardatz ditu: Ā«Batetik, ezkutu soziala, etxebizitza eta laguntzak ekintzaileentzat; bestetik, susperraldi ekonomikoa, klima erdigunean jarrita; eta, azkenik, indarkeria matxistaren aurkako aurrerapenakĀ».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.