Auto istripu larri bat gertatu da bart gauean Gasteizen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, auto bateko gidariak aparkatuta zegoen kamioi bat jo zuen, eta autoko gidaria hil egin da. Ezbeharra 22:30 inguruan gertatu zen, Lopidako zerbitzugunean, Gipuzkoarako noranzkoan.
Gertatutakoa ikertzen ari dira.