Auto gidari bat hil da Irunen, kamioi bat jota

GI-636 errepidean izan da ezbeharra, AP-8 autobiderako sarreraren parean. Autoaren gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Ertzaintza trafikoa desbideratzen, artxiboko irudi batean. BERRIA
Ertzaintza trafikoa desbideratzen, artxiboko irudi batean. BERRIA
2026ko urtarrilaren 22a
16:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur arratsaldean pertsona bat hil da istripuz, gidatzen ari zen autoak kamioi bat jo ostean. Irunen (Gipuzkoa) izan da ezbeharra, GI-636 errepidean. Istripua AP-8 autobiderako sarreraren parean gertatu da, Bentak auzoaren inguruan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua 14:00ak pasatuta gertatu da, bi ibilgailuek elkar jo dutenean. Kolpearen ondorioz, autoaren gidaria harrapatuta geratu da ibilgailu barruan, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Bertaratutako osasun zerbitzuek artatu dute, baina ezin izan dute suspertu. Kamioiaren gidaria ere zauritu da, eta Bidasoko ospitalera eraman dute.

Istripuaren ondorioz, GI-636 errepidea itxi behar izan dute Errenteriako (Gipuzkoa) bidean, eta zirkulazioa txandaka antolatu. Auto ilara luzeak eragin ditu horrek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.