Auto istripua izan dute Aitzol Iriondo presoaren lagunek

2019ko ekainaren 2a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MOULINS-YZEUR. Aitzol Iriondo euskal presoaren lagunek istripua izan dutela salatu du Etxerat-ek. Moulins-Yzeur espetxean (Frantzia) dago Iriondo, eta, Euskal Herritik 620 kilometrora, orein bat irten zitzaien errepidera. Ez zuten kalte pertsonalik izan, baina protestara deitu dute Etxerat-ek eta Sarek. Atzo, elkarretaratzea egin zuten Lasarte-Orian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA