Autobus gidariek grebara deitu dute Baionako bestetan

2023ko uztailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BAIONA. Uztailaren 26tik 30era Txik Txak eta Chronoplus autobus sareko gidarien grebara deitu dute FO, CFDT eta CGT sindikatuek. Lan baldintzen hobetzea nahi dute, eta Keolis zuzendaritza enpresaren «kudeaketa errepresiboa eta antisoziala» deitoratu dute. FO eta CGT sindikatuek adierazi dutenez: «Autobus gidari batek sei ordu segidan gida dezake benetako pausarik ukan gabe». Horrez gain, Txik Txak eta Chronoplus autobus zerbitzuetako langileei besten garaian emaniko lan sari emendatzea zalantzan jartzen du zuzendaritzak aurten. Greba deialdia ulertezina da, Jean Rene Etxegarai Baionako alkatearentzat, «besten segurtasuna jokoan delako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.