Auto gidari bat hil da gaur arratsaldean Berriatuan (Bizkaia), trafiko istripu batean. Ertzaintzak azaldu duenez, autoa bidetik irten da herrigune barruan, BI-633 errepidean, eta eraikin baten horma jo du.
Gidaria, 67 urteko gizonezkoa, ibilgailu barruan harrapatuta gelditu da, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute hura ateratzeko. Gidaria larri zaurituta zegoen, ordea, eta osasun zerbitzuek ezin izan dute haren heriotza eragotzi.
Errepidea erabat moztuta gelditu da, eta trafikoa herri barruko kale batetik desbideratu dute.