LAUDIO. EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriartek «autokritika» eskatu dio EAJren hautagai Iñigo Urkulluri, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi ostean Osakidetzak «arrisku larrian» jarri zituela hango langileak osasun krisialdian, lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete ez zuelako. «Noiz egin behar duzu autokritika, Urkullu jauna, langileen osasuna arriskuan jartzeagatik? Noiz emango dizkiezu argibideak?», galdetu dio Iriartek.
Laudion (Araba) egindako ekitaldi politikoan, Iriartek esan du Osakidetzako langileek oso egoera txarrean aritu behar izan dutela, gutxieneko babesik gabe, eta Jaurlaritzak uko egin ziola test masiboak egiteari. «Murrizketei» egotzi die Iriartek gertatutakoa: «Ez du balio txalo egiteak eta gero osasuneko profesionalak laguntzarik gabe uzteak; esku batekin txalo egiten duzu eta bestearekin murrizketak», esan dio Urkulluri.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpaina
«Autokritika» eskatu dio EH Bilduko Iriartek Urkulluri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu