Nazioarteko hainbat erakunde sindikalek auzipetuei elkartasuna adierazi diete, eta LABeko idazkari ohi Rafa Diezen eta gainerako kideen absoluzioa eskatu. Etengabeak dira, Bateragune auzian inputatutako zortzi ekintzaileekiko elkartasun mezuak.
Atzo, esaterako, Rafa Diez eta Txelui Moreno auzitegian sartzekotan zirela, Madrilen sindikatuen batzar batean parte hartzen ari diren sindikalista talde bat bildu zitzaien, eta eurekin egoteko nahia azaldu zieten.
Mundu osoko Euskal Herriaren Lagunek eta komiteek ere komunikatu bat igorri dute, inputatuen absoluzioa eskatuz eta errepresioa salatuz.
'Bateragune auzia'. Epaiketa