Euskal Herria

Auzitegi Nazionalak baimendu egin ditu Hernanin euskal presoen eta iheslarien alde egingo diren bi ekitaldi

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin du gaur egitekoa zen manifestazio bat.

2011ko ekainaren 24a
19:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Santiago Pedrazek baimendu egin ditu aste honetan Hernanin euskal preso eta iheslarien alde gaur eta etzi egingo diren bi ekitaldi. Dena den Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari agindu dio jokabide zigorgarririk badago bi ekimen horiek galarazteko.

Pedrazek adierazi duenez, dagoeneko 19:30ean Euskal presoak etxera lelopean egitekoa den manifestazio bat debekatu du Herrizaingo Sailak; beraz, bere aburuz, "erredundantea" litzateke gaurko beste ekimena debekatzea. Igandeko ekitaldiaren inguruan, berriz, Ertzaintzak debekurako informazio nahikoa ez duela azaldu du epaileak, beraz momentuan "adi" egon beharko dutela azaldu du, jokabide zigorgarriak galarazteko.

Dignidad y Justicia erakundeak bi ekitaldiak debekatzeko eskatu zuen, eta Fiskaltza ere debekuaren alde agertu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.