Auzitegi Nazionalak Irati Sienra Ernaiko bozeramailea inputatu du

Ostiralean deklaratzera deitu dute, Lopez Peñari Gazte Danbadan omen egin eta «terrorismoa goratu izana» egotzita

Aitziber Laskibar Lizarribar.
2013ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Irati Sienra Ernai gazte erakundeko bozeramailea inputatu eta deklaratzera deitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Ostiralean jaso zuen berria gazteak: martxoaren 29a eta apirilaren 1a bitartean Urduñan gazte erakundeak egin zuen Gazte Danbadan «terrorismoa goratu izana» egotzi dio Auzitegi Nazionalak.

Xabier Lopez Peña presoari gorazarre egitea leporatu dio, zehazki, auzitegiak; hari omen egin, eta «terrorismoa goratzea». Hain zuzen, milaka gazte Urduñan topaketetan zirela hil zen Lopez Peña Parisko ospitale batean, odol-isuri bat izan ondoren. Martxoaren 11tik zegoen ospitalean, senideek bere egoeraren berririk ez zutela.

Preso zenaren heriotzaren biharamunean egin zen Gazte Danbadaren ekitaldi nagusia, eta gazteek gogoan izan zuten hildakoa. Ekitaldi horretan oinarritu da Auzitegi Nazionala gazte erakundearen bozeramailea inputatzeko, eta ostiralean Bilbon deklaratzeko hitzordua jarri dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.