Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 30 urteko kartzela zigorra eskatu du bortz pertsonarentzat, Ordoñezen hilketagatik

Iñaki Gracia, Josetxo Arizkuren, Mikel Albistu, Julian Atxurra eta Juan Luis Agirre dira akusatuak, eta «ETAko batzorde exekutiboko kide» izatea leporatu die fiskaltzak, hilketa gertatu eta 31 urtera.

Gregorio Ordoñez, Europako Parlamenturako hauteskundeen kanpaina prestatzeko bilera batean, 1994ko apirilaren 15ean. GREGORIO ORDOÑEZ FUNDAZIOA.
Gregorio Ordoñez, Europako Parlamenturako hauteskundeen kanpaina prestatzeko bilera batean, 1994ko apirilaren 15ean. GREGORIO ORDOÑEZ FUNDAZIOA.
Iratxe Muxika
2026ko abuztuaren 7a
12:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 1995eko kasu bat atera du berriz mahaira: 30 urteko kartzela zigorra eskatu du bortz euskal preso eta preso ohirentzat, argudiatuta ETAko «batzorde exekutiboko kide» zirela, eta, hortaz, haiek hartu zutela Gregorio Ordoñez Donostiako PPko zinegotzia hiltzeko erabakia. Duela 31 urte hil zuten, 1995eko urtarrilaren 23an, Donostiako taberna batean. 

Honako hauek dira akusatuak: Iñaki Gracia, Josetxo Arizkuren, Mikel Albistu, Julian Atxurra eta Juan Luis Agirre. Arizkuren preso dago oraindik, eta gainerako laurak euskal preso ohiak dira. Delitu bera egotzi diete bortzei: «Azpikeriaz prestatutako hilketa». 

Zigor eskaera orain iritsi izanak ez du erran nahi, ordea, orain arte deus ailegatu ez denik. Aitzitik, 1994an Xabier Garciari, Juan Ramon Karasatorreri eta Balentin Lasarteri egotzi zioten Ordoñezen hilketa, eta hirurak kondenatu zituzten. Orain, fiskaltzak erran du «modu adostuan» hartu zutela orduan erabakia, eta bertze bortzak ere zigortu behar direla. 

Fiskaltzaren erranetan, Ordoñezen heriotza «kutsu politikoko lehendabiziko hilketa» izan zen, eta ETAren estrategia berriari egotzi dio erabakia. Izan ere, uste du estrategia berriak ekarri zituen aldaketetako bat izan zen ETAko batzorde exekutiboak hartzen zituela erabakiak, eta ez komandoek.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA