Auzitegiak martxoaren 15ean emanen du Oaren auziko epaia

Oihana Teyseyre Koskarat.
Baiona
2022ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Oier Oa euskal preso ohia epaitu zuen atzo Baionako Auzitegiak, Frantziako Estatuan egoteko behin betiko debekua urratzea egotzita. Martxoaren 15ean emanen dute auziaren erabakia. Debekua bera kentzeko prozedura abiatua du Oak Parisko Auzitegiaren aitzinean, baina abenduan debekua berretsi zuen auzitegi hark. Orain, Kasazio Auzitegian helegitea ezarri du Oak, eta erantzunaren beha da.

Dena den, ez dagokio Baionako Auzitegiari debekuari berari buruzko erabakirik hartzea. Debekua urratzeagatik epaitu zuten Oa atzo Baionan, eta prokuradoreak 600 euroko isuna ezartzeko eskatu zuen: 60 egunez 10 eurokoa, zehazki. Amaia Rekarte Oaren abokatuak, berriz, zigorrik ez batere ezartzeko galdetu zuen, argudiatuta 2020ko azaroan Frantziako Poliziak debekua jakinarazi zionetik Zugarramurdin (Nafarroa) bizi dela eta araua errespetatu duela. Oak adierazi zuen Ipar Euskal Herrian bizitzeak ez zuela helburu izan Frantziako Justiziari kontra egitea.

Baionako Bernat Etxepare lizeoan egiten du lan Oak —telematikoki—, eta familia Larresoron (Lapurdi) du. Hala, ikasleen eta herrikideen sostengua ukan zuen atzo: dozenaka lagun bildu ziren Baionako epaitegiaren atarian, egoera salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.