Azaroaren 6an egingo dute Ikasle Eguna, Amurrion
GASTEIZ. Ikasle Abertzaleek azaroaren 6an egingo dute Ikasle Eguna, Amurrion (Araba). Jakinarazi dutenez, inoiz baino arrazoi gehiago dituzte aldarrikapen egun hori egiteko. «Ikasleon eta euskal hezkuntzaren aurkako erasoak etengabeak dira», salatu dute. Haurrentzako jolasek, herri bazkariak, manifestazio nazionalak eta kontzertuek osatuko dute egitaraua.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu