atentatuta

Azkar garraioen Lazkaoko egoitzan leherketa izan da

Goizaldeko hamabi eta erdietan leherketa izan da Lazkaoko (Gipuzkoa) Azkar garraio enpresaren egoitzan. Ertzaintzak esan du, itxura guztien arabera ETAk jarri duela lehergailua. Pareta batean eta enpresaren bulegoetan kalteak izan dira, eta ez da inor zauritu.

2005eko abenduaren 1a
17:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Eztandak inguruko eraikinetako kristalak ere txikitu ditu. Herrizaingo Sailak esan zuene 2 kilo lehergai zituen bonbak, eta kloratita eta amosalarekin egina zegoen. Azkenaldian hainbat enpresetan lehertu diren bonben antzekoak zirela dio Ertzaintzak.

Lazkaoko lantegian izan diran kalteek sortutako kalte ekonomikoa zenbatekoa den ez dute kalkulatu. Nolanahi ere, ez direla handiak izango azaldu dute.

Langilea guztiak beharrean ari dira dagoeneko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.