Datuak

Azken bi hilabeteetako positibo kopururik handiena zenbatu da Hegoaldean: 929

Positiboen ehunekoa %8,6 da, Osakidetzak eta Osasunbideak guztira ia 11.000 test eginda. Gaitzarekin eri zen gizonezko bat hil da Nafarroan.

Baheketa Lazkaon (Gipuzkoa), joan den martxoan. JON URBE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko apirilaren 7a
13:12
Entzun

Bistakoa da goraldia. Otsailaren 6tik aitzina erregistratu den positibo kopururik handiena izan da Hego Euskal Herrian; egun bakarrean zenbatutako kasuak milakotik hurbil dira berriz ere. Zehazki, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 10.844 test egin ziren Hegoaldean, eta horien guztien %8,6k eman zuten positibo: 929 kutsatu detektatu dira, alegia.

Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman da kasu gehien: 348 izan dira. Gipuzkoan, berriz, 282 zenbatu dira; Nafarroan, 198; eta Araban 93 detektatu ditu Osakidetzak.

627 ospitaleratu

Osakidetzak eta Osasunbideak 83 lagun erietxeratu zituzten atzo birusaren sintomak larriagotuta. Horiek aintzat harturik, oraintxe bertan guztira 627 pertsona daude ospitaleetan. Horietako 499 gela arruntetan dira, eta, gainera, 128 paziente daude ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.

Halaber, Nafarroako Gobernuak COVID-19arekin loturiko beste heriotza baten berri eman du: atzo 72 urteko gizonezko bat hil zen gaitzak jota.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.