Giltzapera eraman aurreko azken uneak Rufi Etxeberriarekin pasatu zituen Arnaldo Otegik. LABen Donostiako egoitzan bilduta zeudela bertara sartu zen Espainiako Polizia Bateragune auzia abiatu eta hamar lagun atxilotuta eramateko. Hilabete lehenago espetxetik aterata zegoen Rufi Etxeberria, eta operazio hartatik kanpo geratuko zela iragarri ziok Otegik. Halaxe izan zen; Baltasar Garzon epaileak libre eta auzitik kanpo utzi zuen atxilotu eta hiru egunetara.
Gaur izan du Otegik asteartean libre atera aurreko azkeneko bisita; Rufi Etxeberria izan da Longroñoko espetxean. Otegi asteartean aterako da Logroñoko espetxetik sei urte eta erdiko zigorra osorik beteta. Ordutik aurrera, preso bakarra geratuko da Bateragune auzian: Rafa Diez Usabiaga.