Azpeitiko Udalak (Gipuzkoa) herritik alde egiteko eskatu dio Guardia Zibilari, atzo gauean onartu zuen mozio baten bidez. Udaletxean burutu zen udalbatzan herrian Guardia Zibila izaten ari den presentzia itogarria izan zuen aztergai. Ezker abertzaleko, EAko eta Aralarreko hautetsiek aurkeztu zuten mozioa eztabaidatua izan zedin, eta euren botoekin onartu zen.
EAJko hautetsiek, berriz, abstentzioaren aldeko hautua egin zuten. Alderdi horren arabera, bai Azpeitian baita Euskal Herrian ere Guardia Zibila egotearen arrazoi nagusia ETA da: "ETA da hemengo arazo nagusia eta bera desagertu arte alferrik da Guardia Zibilari ezer eskatzea", PNVko hautetsien ustez.
Kanpezuko Udalaren salaketa
Kanpezuko Udalak ere (Araba) mozio baten bidez gaitzetsi egin du eskualdean "azken aldian" Guardia Zibila egiten dituen kontrolak. Herritarrak modu txarrean tratatzen dituztela salatu dute, eta euren autoak miatzen dituzten bitartean, ez dietela zertan ari diren ikusten uzten ere bai. Horregatik Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkariarekin bilera bat eskatu dute.