Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bernat Etxepare lizeoko ikasleek

Frantziako Hezkuntza Ministerioak gaia aztertuko duela erran badu ere, frantsesez egin beharko dute aurtengo proba ikasleek.

Bernat Etxepare lizeo aitzinean ikasleek egin duten protesta. BERRIA
Bernat Etxepare lizeo aitzinean ikasleek egin duten protesta. BERRIA
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko maiatzaren 15a
14:25
Entzun 00:00:0000:00:00

«Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten». Aldarrikapen hori plazaratu dute Baionako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek ostegun goiz honetan ikastetxe aitzinean egin duten elkarretaratzean. Lizeoan sortu duten Euskal Herrian Euskaraz taldeak deitu du protestara, Euskalgintzaren Kontseiluak euskara larrialdi egoeran zela adierazi zuenetik urtebetera.

Azken urteetan mobilizazio bat baino gehiago egin dituzte Seaskako ikasleek azterketak euskaraz egiteko eskubidearen alde. «Hau da, euskaraz mintzatzea eta idaztea debekatzen digutela salatzeko», adierazi dute agiri batean. «Adierazi genuen zapalkuntza hori ez dugula onartzen eta euskal herriak bere hizkuntza babestu behar duela zapalkuntza horren aurka».

Berriki, gaia lantzeko «prest» agertu da Bordeleko Akademiako errektorea, eta Seaskak iharduki dio ekintza konkreturik egin ezean adierazpen horiek «ele ederrak» baizik ez direla. «Botere publikoek ez dituzte oraindik egin eskatu zitzaizkien euskararen aldeko jauziak», adierazi dute ikasleek. Mobilizatzen segitzeko borondatea agertu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.