Altsasuko auzia

Babes handia auzitegiko atarian

Altsasutik hainbat herritar joan dira gaur Madrilera, epaituei eta haien familiako kideei babesa azaltzera. Haiez gain, auzitegiko atarian izan dira hainbat politikari ere.

2018ko apirilaren 16a
07:23
Entzun 00:00:0000:00:00

Hainbat lagun joan dira Madrilera, auzipetuei babesa azaltzera. Esate baterako, han da Unai Hualde Nafarroako Legebiltzarreko lehendakariordea. "Proportzionaltasuna" eskatu du, eta Europa epaiketari begira dagoela ohartarazi du.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua eta Bakartxo Ruiz EH Bilduko Nafarroako Legebiltzarreko parlamentaria ere han izan dira. Ruizek hitz egin du, eta salatu du "prozedura erabat injustua" pairatzen ari direla Altsasuko gazteak eta haien familiak, "irregulartasun asko" izan direla, eta "erabat desproportzionala" dela egozten zaien "terrorismo" delitua.

Eduardo Santos Nafarroako Ahal Dugu-ko lehendakaria eta Nagua Alba Ahal Dugu-ko diputatua ere han izan dira, besteak beste. Denak bat etorri dira ez dela "terrorismoa".

Nafarroako IUko kideak ere joan dira, eta baita Vanessa Angustia En Mareako senataria ere.

Preso dauden auzipetuak furgonetan eraman dituzte, eta babes oihu artean sartu dira auzitegira.

Auzipetuak sartzerakoan ere babesa azaldu diete kanpoan elkartu direnek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.