Baheketak eginen dituzte Arguedasen eta Urdiainen

Nafarroako Gobernuak guztira 1.430 lagun deitu ditu COVID-19a atzemateko testak egitera. Ostiralean eginen dituzte, goizez eta arratsaldez.

COVID-19a atzemateko baheketa Lazkaon, joan den astean. JON URBE, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko martxoaren 31
15:58
Entzun

Koronabirusaren transmisioa etetea helburu, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak baheketa masiboak deitu ditu herrialdeko beste bi herritan: Arguedasen eta Urdiainen. Ostiralean eginen dituzte. Foru gobernuak azaldu duenez, azken egunotan kutsatzeen goraldia nabarmena izan da bietan.

Arguedaseko herritarrei dagokienez, Osasunbideak bi adin tarteko biztanleak deitu ditu probak egitera: 15-29 urtekoak eta 45-46 urtekoak. Udalaren arabera, adin tarte horietako 870 herritar dira Arguedasen. Testak herriko Miguel Indurain kiroldegian eginen dituzte, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Halaber, Urdiainen, Osasunbideak 15 urte edo gehiago dituzten herritarrak deitu ditu birusa detektatzeko testak egitera: 560 dira guztira. Frontoian ezarriko dituzte behaketa egiteko postuak, eta goizeko 9:00etatik arratsaldeko 19:00ak arte arituko dira zeregin horretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.