EH Baik ekintza sinbolikoa egin du uztailaren 14a kari. Euskal Herria iragartzen duen bide seinale bat jarri dute Okzitaniaren eta Euskal Herriaren arteko mugan, Baionako sarreran.
Agiri batean, burujabetza handiagoa eskatu dute Ipar Euskal Herriarentzat, tartean autonomia estatutu bat onartzea, eta eskatu dute euskarari aitortza ofiziala emateko. «EH Baik Frantziako Estatuari eta alderdi politikoei dei egiten die zentralismoa bukatu eta Euskal Herria eta gainerateko nazio eta hizkuntzak aitortuko dituen estatu eredu baten alde egin dezaten».