Euskal Presoak

Bake Bideak apirilaren 8ko mobilizazio eguna atzeratu du

Apirilaren 8an 30 mobilizazio egin beharrak zituen, Jakes Esnal, Ion Parot, Unai Parot eta Frederic Haranburu presoen egoera salatzeko. Epidemia dela-eta, atzeratu egingo du mobilizazio eguna.

Bake Bideak egindako prentsaurreko bat, Baionan. BOB EDME
Oihana Teyseyre Koskarat.
2020ko martxoaren 18a
12:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Koronabirusak eragindako egoera sanitarioagatik, Bake Bideak apirilaren 8rako iragarri zuen mobilizazio eguna atzeratzea erabaki du. Apirilaren 4an, 30 urte beteko dira Jakes Esnal, Ion Parot, Unai Parot eta Frederic Haranburu Txistor euskal presoak kartzelaturik daudela. Egoera «onartezinaren» aurrean, Bake Bideak 30 mobilizazio egitera dei egin zuen, Bakea eraikitzeko garaia delako, heriotza zigorrari ez! lelopean. Bide beretik, 2017ko apirilaren 8ko ETAren armagabetze eguna markatu nahi zuten egun horretan.

Datorren astean esanen dute noiz eginen duten protesta eguna.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.