Politika

Bake jokalekua eraikitzeko "baldintza objektibo eta subjektiboak" ezarrita daudela iritzi dio Rafa Diezek

Rafa Diez LABeko idazkari nagusiaren iduriko, "Euskal Herrian bakea eta irtenbide demokratikoak lortzea" ahalbidetuko duen jokalekua eraikitzeko "baldintza objektibo zein subjektiboak" ezarrita daude. Hala esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Alderdi politikoak zein sindikatuak harremanetan direla erantsi du, "elkarrizketa eta negoziazio politikoa abiatzeko oinarri sendoak ezartzeko".

2005eko urriaren 20a
13:24
Entzun 00:00:0000:00:00
"Eztabaida ongi bideratu eta marraztuta dago, eta alderdien mahaia oinarrizko tresna izango da konponbide jokaleku bat eraikitzeko", adierazi du LABeko idazkari nagusiak elkarrizketan, eta aurrez esan bezala,bakerako eszenatokia erakitzeko baldintzak ezarrita daudela nabarmendu du.

Nolanahi ere, prozesu horretan aurrera egiteko PSOEko buruek label demokratikoa erakutsi behar dutela iritzi dio: "Horrek esan nahi du onartu behar dutela hemen eskubideak dituen herri bat dagoela. Oinarri demokratiko horren gainean eraiki behar dira konponbideak, eta PSOEk horretaz jabetu behar du, gainerakoan zaila izango baita bakea eta normalizazio politikoa erdiestea", agertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.