Baldintzak

2012ko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ERRENTARI BURUZKOAK

• Gehienezko errenta. Etxean bizi diren guztien artean diru sarrerak gehienez 19.164 eurokoak izatea urtean; hilabetean, 1.597 euro. Gizarte laguntzak kalkulatzeko adierazle bat erabili dute kopurua zehazteko: adierazle hori hiru bider dira 19.164 euro.

• Hipoteken zama. Familiaren egoera ekonomikoa «nabarmen» aldatzea; hots, hipotekak familiaren diru kontuetan duen zama orain dela lau urte baino %1,5 bider handiagoa izatea.

• Hipotekak jaten duena. Etxeak dituen diru sarreren erdia baino gehiago hipoteka ordaintzera bideratu behar izatea.

FAMILIARI BURUZKOAK

• Familia ugariak. Gurasoak eta gutxienez hiru seme-alaba, oro har. Beste kasu batzuk: bi seme-alaba, eta bat ezindua; guraso bat hila, eta bi seme-alaba... Betiere seme-alabek 21 urte edo gutxiago badauzkate.

• Guraso bakarrak. Guraso bakarra izatea, eta bere ardurapean bi seme-alaba edukitzea.

• Haurrak. Etxean 3 urte baino gutxiagoko ume bat egotea.

• Ezintasunak. Sendiaren kargu egotea %33koa baino ezintasun handiagoa edo menpekotasuna aitortua daukan pertsona bat, lanik egin ezin badu.

• Senideak. Etxean pertsona ezinduak, menpekoak edo larri gaixo daudenak badaude, lan egin ezin dutenak. Gehienez hirugarren txandako senideak.

• Langabeak. Zorretan dagoen pertsona lanik gabe eta langabezia saria agortuta egotea.

• Genero indarkeria. Etxean emakumeen aurkako indarkeriaren biktimak egotea.
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA