Euskal presoak

Jose Ramon Foruria euskal presoa hil da; baldintzapean aske zegoen 2020tik

Duela 20 urte diagnostikatu zioten minbiziaren ondorioz hil da. 73 urte zituen.

(ID_13338110) (Raul Bogajo/@FOKU) 2023-11-10, Gasteiz. Etxerat-en elkarretaratzea Memoriaren Egunaren harira, dispertsioaren biktim...
Etxeraten elkarretaratze bat Gasteizen, pasa den azaroan.
2024ko urtarrilaren 7a
20:24
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Jose Ramon Foruria Zubialdea euskal presoa hil zen atzo. Markina-Xemeingoa (Bizkaia) zen, 73 urte zituen, eta duela 20 urte baino gehiago diagnostikatu zioten minbizia; horregatik entregatu zion Venezuelak Espainiari 2003. urtean. Han ihes eginda bizi izan zen 1984. urtetik. 

Espainiako Auzitegi Nazionalak 40 urteko kartzela zigorra ezarri zion, eta, gaitzaren larritasunaren ondorioz, 2011. urtetik etxean ari zen zigorra betetzen. 2020tik baldintzapean aske zegoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.