GASTEIZ. 2022ko otsailean, EAk afiliazioa lau urterako eten zien ildo kritikoko lau kideri; besteak beste, Maiorga Ramirez Nafarroako parlamentariari. Orain, Gasteizko epaitegi batek baliogabetu egin ditu kanporatzeak. Kritikoen esanetan, ebazpenak dio «interes gaiztoak» egon zirela erabakian. EAko zuzendaritzak, berriz, azaldu du «denbora eta forma akatsak» izan direla arrazoia, eta ez dituela zalantzan jarri lau kideei «egotzitako gertakariak».
EAko zuzendaritzak gaineratu du autoak dioela legezkoa zela iazko otsaileko kongresua. Ebazpena ez da irmoa.
Baliogabeturik EAko kritikoen kanporatzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu