Banaketetan auzitegira ez jotzeko neurriak eskatu ditu Kidetza elkarteak
Banaketa kasuetan herritarrek auzitegira jotzea saihesteko neurriak hartzeko eskatu die erakundeei Kidetza guraso bananduen elkarteak. Eusko Jaurlaritzak agintaldi honetan ekimen batzuk abian jarri dituela gogorarazi du taldeak, baina «huts» egiten ari direla ohartarazi du. Auzitegietako datuak eman ditu: Araban eta Bizkaian, banaketen %38tan epaileengana jo dute bi aldeek, adostasunik ez eta; Gipuzkoan, kasuen %28tan. Kidetzak azaldu du iaztik apenas jaitsi dela kopurua. Eusko Legebiltzarrerako bozak ate-joka direla, Kidetzak datorren legealdirako eskatu du jartzeko bitartekoak familia bitartekaritzan eta halako zerbitzuetan, eta aintzat hartzeko zaintza partekatuaren aldeko lege proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu