EUSKAL PRESOAK

Baraualdian jarraitzeko «erabakitasuna» azaldu du Patxi Ruizek

Euskal presoak 21 egun daramatza gose greban.

Patxi Ruizi babesa azaltzeko elkarretaratzea egin zuten hilaren 21ean, Donostian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2020ko maiatzaren 31
20:30
Entzun

Patxi Ruiz euskal presoak 21. eguna du baraualdian, eta kartzelako erizaindegiko moduluan bakartuta dago orain er, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez. AEMren arabera, Ruizek lagun batekin hitz egin du gaur, eta, fisikoki gero eta ahulago dagoen arren, gose greban aurrera segitzeko «erabakitasuna» erakutsi du.

Beste gertakari baten berri ere eman du AEMk. Atzo, Guardia Zibilak Ruizen aldeko Iruñeko manifestaziora Lizarratik zihoazen hiru autori jarraitu zien, eta «haientzako prestatutako kontrol berezia» ezarri zuten autobide erdian: «Beste inor ez zuten gelditu». Poliziek autoetan zihoazen gazteak mehatxatu eta iraindu zituztela azaldu du AEMk, eta, sakelako telefonoak «manipulatu» zizkietela.

AEMk gazte horien aurkako jazarpena salatu du, eta elkartasuna adierazi die: «Patxi kartzelan dago, besteak beste, horrelako gertakari eta gehiegikerien aurka borrokatzeagatik».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.