Bat Egin Eguna Lakuntzan ospatuko da, eguraldi txarra dela eta

Altsasu-Urdiainen egitekoak ziren ekitaldiak lekuz aldatu diren arren, egitarauan ez dago aldaketarik

Erredakzioa
2010eko irailaren 25a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, biharko Bat Egin Eguna Lakuntzan ospatuko da, Nafarroan. Aurten Udalbiltza auziko auzipetuei babesa emateko izango den eguna Altsasu-Urdiaingo hariztian eta zelaietan zen egitekoa, baina zelaia lokaztuta egongo delakoan, antolaketa taldeak ekitaldiak lekuz aldatzea erabaki du.

Lekuz aldatu arren, egitarau berbera izango da. Aldaketa bakarra herri bazkaria izango da: 1.200 pertsonentzako bazkaria egin beharrean 700 pertsonentzako izango da.

Beraz, goizetik hasita Pirritx eta Porrotxen emanaldia, herri bazkaria, Kukubel 2.0 antzezlana, Esne Beltzaren kontzertua eta beste hainbat ekitaldi egongo dira guztien gozamenerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.