politika
Batasunak talde negoziatzailea aurkeztuko du asteazkenean, Iruñean
"Harremanetatik negoziazioetara urratsak ematen hasteko ordua" dela-eta, nagoziazio taldea aurkeztuko du Batasunak, asteazkenean, euskal alderdien mahaia lehenbailehen osatzeko. Jose Luis Rodriguez Zapaterok BECen egindako adierazpenen harira hitz egin du Batasunak, eta esan, ETArekin negoziatzeko erakutsi duen borondatea prozesuan beste urrats bat dela, baina ezin dela prozesua inolaz ere sustengatu mahai bakarraren baitan, ezinbestekoa delako euskal alderdien mahaia osatzea "herri honek bizi duen gatazkaren oinarrien korapiloak askatzeko", alegia, lurraldetasunaren eta autodeterminazioaren auziak konpontzeko.
Zapaterok ETArekin negoziatzeko erakutsi duen borondatea begi onez ikusi du Batasunak, baina prozesuan urrats logikoa dela gaineratu du. Dena den, "prozesua ezin da inolaz ere sustengatu mahai bakarraren baitan", Joseba Permachen arabera, euskal alderdiez osatutako mahaiak eutsi behar baitio herri honek dituen arazo nagusiei: "lurraldetasunari eta autodeterminazioari". Lehenbailehen osatu beharda euskal alderdien mahaia, eta PSOE mahai hori osatzeko etengabeko saiakerak egiten ari dela salatu du. Batasuna azken aldian jasaten ari den "etengabeko erasoak"oztopo horien baitan kokatu ditu Batasunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu