Batasunaren militante baten autoan jarraipena egiteko tresneria topatu dute Nafarroa Beherean

Pila sistema bat aurkitu dute antena bati lotua. Argazkiak erakutsi dituzte gaur. 2005ean Batasunaren Baionako egoitzan entzuketak egiteko materiala aurkitu zuten baina kasua oraindik argitu gabe dago.

2007ko apirilaren 20a
12:42
Entzun
Batasunak jakinarazi duenez, Nafarroa Behereko bere militante batean autoan jarraipena egiteko tresneria aurkitu dute; hain zuzen, pila sistema bat antenari lotua. Tresneriaren argazkiak erakutsi dituzte gaur Baionan emandako prentsaurrekoan Jean Claude Agerre Nafarroako Behereko Batasunaren arduradunak eta Giuliano Cavaterra Batasunaren nazioarteko taldeko kideak. Ez dute militante haren izenik eman.

2005ean Batasunaren Baionako egoitzan entzuketak egiteko materiala aurkitu zuten, alderdiak salaketa sartu zuen baina, gaur esan dutenez, prozedura judizialak ez du aurrera egin, "Frantziako Poliziak ez duelako argitu nor izan zen materiala jartzearen erantzulea".

Horretaz gain, Cavaterra nazioarteko taldeko kideak (Frantziaz arduratzen da) salatu duenez, "Frantziako Polizia torturaz baliatzen da helburu politikoetarako eta ezker abertzalearen aurka egiteko". Izan ere, urtarrilean Hernanin (Gipuzkoa) Sebastian Bedouret Txalaparta Parisko irratiko arduraduna Guardia Zibilak atxilotu zuenean (Amnistiaren Aldeko Mugimenduen ekitaldi batera zihoan; martxoan aske utzi zuten, bermea ordaindu eta gero), "jendea inkulparazteko torturatu egiten zuten" eta, haien artean, Cavaterra bera. Hori dela-eta, Frantziako Poliziak ikerketa zabaldu du Cavaterraren kontra, berak gaur ziurtatu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.