Bateragune auzian Auzitegi Nazionalak ezarritako zigorra bertan behera utzi eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jazinto «aske uzteko eskaria» egin duteGipuzkoako Batzar Nagusiek. Bilduk aurkeztutako ebazpen proposamenari Bilduk eta Aralarrek aurkeztutako erdibideko zuzenketa onartu da, EAJko batzarkideen sostenguarekin. Halaber, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Estatuko botereei dei egin diete «auzi politikoak behin betiko uzteko, bizi dugun garai berrian bakegintzan eta normalkuntza demokratikoan aurrera egiteko oztopoak besterik ez baitira».
Otegi, Jazinto, Rodriguez eta Zabaleta presoek gaur 900. eguna izango dute kartzelan.