Biktimen memoria

Batzuen zauriak sendatzeko

EAEn Memoriaren Zentro bat sortzea proposatu du Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluak. ETA, GAL eta eskuin muturraren biktimak baino ez lituzke aintzat hartuko gune horrek.

Edurne Begiristain.
Gasteiz
2011ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Erakundeek biktimen oroimen kolektiboa bizirik mantentzekopolitikak martxan jarri behar dituztela dio Eusko legebiltzarrak 2008an onartutako Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa emateko legeak. Eta, hain justu ere, artikulu horretan oinarrituta, biktimen memoriaberreskuratu eta haren alde lan egiteko urratsa egin nahi du orain Eusko Jaurlaritzak, Memoriaren Zentro bat eraikita.

Administrazioko, ETAren biktimen elkarteetako eta zenbait bake elkarteetako ordezkariek osatzen duten Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal kontseiluak proposatu berri du Memoriaren Zentro bat sortzea. Proiektuari buruzko xehetasunak aurki ezagutuko dira,Kontseiluko kideekekimenari buruzko argibideak emateko asmoa baitute Eusko Legebiltzarrean. Memoriaren Zentroak «ahalik eta kontsentsu politiko zabalena» izatea nahi dute, eta horretarako, legebiltzar taldeen adostasuna lortzen saiatuko dira.

Jose Luis de laCuestakontseiluko presidenteak aurreratu du «terrorismoaren biktimen» memoriarekin loturiko programak eta estrategiak garatuko lituzkeela zentro horrek. Kataluniako Memorial Democratic erakundea erreferente moduan hartuko dutela jakinarazi du De la Cuestak, nahiz eta EAEkoak helburu berberak ez izan. Kataluniako zentroak 1931. eta 1980. urteen artean izandako errepresioaren biktima guztien «memoria demokratikoa» berreskuratzea du xede. Euskal Autonomia Erkidegoan sortu nahi duten instituzioak, ordea, ETAk, GALek eta eskuin muturreko taldeek eragindako biktimak baino ez lituzke aintzat hartuko, –frankismoaren eta estatu indarkeriaren biktimak kanpoan utzita–, eta haien memoria berreskuratu ez ezik, indarkeriaren deslegitimazioa bilatuko luke.

De la Cuestak egitasmoaren berri eman zuenean, azpimarratu zuen Memoriaren Zentroarekin bi helburu lortu nahi dituztela: batetik, oroimenaren bidez biktimak biktima ez ezik «herritarrak» ere badirela agerian uztea, eta bestetik, biolentzia helburu politikoak lortzeko tresna gisa erabili nahi dutenei «zilegitasuna» behin- betiko kentzea.

Terrorismoaren biktimei Aitorpena eta Erreparazioa emateko legea landu zenean, ETAren biktimen elkarteek ezinbestekotzat jo zuten«memoria kolektiboa» lortzeko bidean Memoriaren Zentro bat eraikitzea. Zentro horren helburua biktimen oroimenari eta haien «esanahi politikoari» eustea izan beharko litzatekeelaadierazi zuten euren ekarpenetan.

ETAren biktimen ekarpen horiek, hein hain batean, jasota geratu ziren 2008ko legean. Memoriak «gizartearen eta terrorismoaren biktimen topaleku» izan behar duela dio lege horrek, etabiktimek pairatutako bidegabekerien eta sufrimenduen memoria aitortu beharra dagoela dio, «erailak, bahituak, estortsionatuak eta mehatxatuak» izan direnen kasuakaipatuz. Memoriaren Zentro bat sortzeko beharra ez du esplizituki aipatzen lege horrek, baina bai erakundeek oroimen kolektiboa sustatzeko neurriak hartu behar dituztela.Memoriarako eskubideari aipamen egiten dion legearen 8.artikuluak horrela dio, hitzez hitz:«Euskal botere publikoek bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza lortzen eta biolentzia erabat eta errotik deslegitimatzen lagunduko duen memoria kolektiboa finka dadin sustatuko dute».

Mundu mailako ereduak

Euskal Herrian, bakearen aldeko elkarte eta erakunde ugari dago, baina ez biktimen memoriaren aldeespresuki lan egiten duen erakunde ofizialik. Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroak, esaterako, bakearen eraikuntzaren eremuan lan egiten du, eta noiz edo noiz ikastaroak antolatzen ditu memoriak eta memoriaren ekarpenek bakea eraikitzeko orduan duten garrantzia aztertzeko.

Europan, bereziki 1945az geroztik sortu dira biktimen oroimenaren aldeko zentroak: Alemanian, Austrian, Belgikan, Frantzian, Holandan, Hungarian, Polonian... Europatik kanpo ere memoria eta egiaren aldeko zentro ugari dago: Argentinako Memoriaren Artxibo Nazionala edota Holokaustoaren oroimenerako Jerusalemen dagoen Yad Vashem museoa, besteak beste.

Espainiako estatuan, berriz, Kataluniako Memorial Democraticda errepresioaren biktimen oroimenaren alde martxan dagoen gobernu erakunde bakarra. Badira Memoria historikoaren berreskurapenaren alde lanean ari diren foro, elkarte edo behatokiak, baina ez dute funtzio bera betetzen. Esaterako, Salamancako Oroimen Historikoko Agirien Zentroakdokumentazioa biltzeko lanak egiten ditu, beste ezer baino gehiago.

Lau Haizetara, kritiko

Memoria historikoaren inguruan lanean dabiltzan 20 elkarte eta 300 aditu biltzen dituen Lau Haizetara Gogoan plataforma irmoa da Euskal Herrian Memoriaren Zentroa eraikitzeko aukeraren inguruan: «Aurrena 1936ko altxamendu militarraren, erregimen frankistaren eta estatu indarkeriaren biktimei egia, justizia eta erreparazioa eman behar zaie,eta kate hori osatuta dagoenean hasiko gara memoriaren zentroaz hitz egiten».

Eusko Jaurlaritza biktimen auzian daraman politikarekin kritikoa da oso Gotzon Garmendia Lau Haizetara Gogoan elkarteko kidea. Onartezin iritzi dio gobernuakbiktima batzuen eta besteen artekomailaketa egiteari. Memoriaren Zentroak ETAk, GALek eta eskuin muturreko taldeek eragindako biktimak soilik aintzathartzea horren adibide da, bere ustez.

Estatu terrorismoak eragindako biktimak kanpoan uzten duen zentro batek «zigorgabetasunari» babesa ematea litzatekeela ustedu Garmendiak. Hortaz, Euskal Herrian dauden sufrimendu guztiak bere baitan hartu beharko lituzke halako zentro batek, bere iritziz. Baina horrela egiten ez bada, biktimen arteko bereizketan sakondu ez ezik, gizartean ere zatiketa areagotu egingo dela dio. «Oraindik sendatu gabeko zauri asko irekita daude herri honetan», erantsi du.

Memoria historikoa berreskuratzeko behar diren politika publikoek «ikuspegi integral eta koherentea» behar dutela azpimarratu du Garmendiak, eta horretarakoinstituzioekegia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak ezarri beharko lituzketela dio.

Hori guztia kudeatzeko,elkarteak Euskal Herriko Egiaren Batzordea sortzea proposatu die erakundeei. Batzorde horren bitartez, biktimen memoriarekin loturiko agiriak bildu eta prozesu judizialak abian jartzeko arrastoak lortuko lirateke, ondoren biktimen erreparazioari loturiko proposamenak lantzen hasteko. «Euskal Herrian halako batzorde bat martxan jartzeko gehiengo soziopolitiko bat badago, etagehiengo horrek Eusko Legebiltzarrean isla baldin badu, posible izango da egitasmoa gauzatzea», azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.