Baxoa euskaraz aldarrikatzeko, Filosofiako azterketa euskaraz egin zuten Baionako Bernat Etxepare lizeoko 40 ikaslek, joan den ekainaren 17an. Gazteek erabakia hartu zuten, hain zuzen, ikasturte osoan ikasketak egin dituzten hizkuntzan egitekoa baxoa: euskaraz. Horregatik, prentsaurreko batean, ikasleek ohartarazi zuten azterketa ez gainditzeko arriskua zutela.
Atzo eman zizkieten azterketen emaitzak. Ikasle gehienei ez zizkieten azterketak zuzendu; hala ere, salbuespen bat izan da astearte goizean, beste ikasleei 1 eta 6 arteko notak jarri dizkiete, baina gainditu duen ikaslearen kasuan, zuzendu ez ezik, azterketa gainditu du: 20tik 12 atera du azterketan. Zuzentzaileak ondorengoa justifikatu du oharrean: «Proposamen koherentea. Arrazonamendu eraikia, egindako baieztapenak justifikatuak dira, eta gaiari erantzuten diote».
Zuzenduak izan ez diren gehiengo kasuetan bestelako justifikazioak idatzi dituzte zuzentzaileek: «Euskaraz egindako kopia, argi eta garbi arrazoi militanteengatik. Oinarrizko arauak ez dira errespetatuak, eta kopia ezin da balioetsi bere edukian, justu zigortua azterketa nazional baten ikuspuntutik». «Arrazoi politikoak» tartean daudela esan dute zuzentzaile batzuek.
Baxoko filosofia idazlana euskaraz egiteagatik, alabak 2/20en bildu du, « arrazoin politikoengatik » hizkuntza garbian ez eginik.#BaxoaEuskaraz#HerriErresistentziapic.twitter.com/D12oxB1wEa
— Maialen Errekart (@maialener) July 26, 2021