Baxoko ariketa ustez ostu zuten lau lagun, atxilo
BAIONA. Jendarmeriak lau lagun atxilotu zituen atzo, Baxoko Matematika azterketa lapurtu izana leporatuta. Ipar Euskal Herrian eta Frantziako Hezkuntza Ministeriopeko lurralde osoan azterketa bera egiten dute, eta astelehenean Interneten jarri zituzten hala ariketa nola erantzuna. Ministerioak baliorik gabe utzi du ariketa, eta gainerako ariketen artean banatuko dute haren balioa. Besteak beste, sekretua bortxatzea eta lapurreta egitea egotzi diete atzo atxilotutakoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu