Aroztegia

Baztanen ezetz esan diote Aroztegiari

Bozkatzera deitutako herritarren %27k hartu dute parte galdeketan, eta horietatik %80k egin dute proiektuaren aurka.

Eizondon, botak kontatzen. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 6a
14:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal estaturi buruzkoa ez da izan asteburuan Euskal Herrian egindako galdeketa bakarra. Baztanen ere izan dute erabakitzeko aukera, izan ere, Baztango Batzar Orokorrak antolatuta Aroztegiako proiektuari buruz erabakitzeko aukera izan dute, eta erantzuna argia izan da, %27ko parte hartzearekin, hamar lagunetik zortzik ezetz esan diote megaproiektuari. Erakundeak gaur emango dio emaitzen berri Nafarroako Gobernuari.

Galdeketak EH Bilduren babesa jaso du; aldiz, aurka agertu dira hasieratik Geroa Bai, PSN edota PPN. Manu Aierdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak maiatzean ohartarazia zuen "amaitua" zela kontsultak egiteko denbora. Joseba Otondo Baztango alkatea, ordea, ez dator bat Aierdirekin, eta hala erantzun dio: "Hau ez da amaitu. Baztango herritarrek argi esan dute zein den beren jarrera. Orain Gobernuak erabaki beharko du zer egiten duen".

Pozik galdeketaren emaitzarekin Aroztegia... eta gero zer? plataformako kideak ere: "Baztanek argi eta garbi erran dio ezetz Aroztegiako proiektu urbanistiko espekulatzaileari, ezetz erran dio inposizioari eta ezetz erran dio herri lurren ebaskoari".

Lekarozen luxuzko 228 etxebizitza, lau izarreko hotel bat, spa gune bat eta bederatzi zuloko golf zelai bat eraiki nahi ditu Aroztegia Jauregia SM enpresak. Hau da, egun 320 biztanle inguru dituen herri batean, 700 pertsonarentzako urbanizazioa egin nahi dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.