BDZk «inkoherentzia» leporatu dio Zinemaldiari

Dana Blankstein Cohen Jerusalmengo Sam Spiegel Zinema Eskolako zuzendaria gonbidatu dute jaialdira. BDZko kideek salatu dute Sam Spiegel eskola kolonizazioaren «konplizea» dela.

BDZk mobilizazioa egin du gaur arratsaldean, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
BDZk mobilizazioa egin du gaur arratsaldean, Donostian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Isabel Jaurena.
2026ko irailaren 26a
19:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Palestinaren aldeko aldarriak atera ditu kalera gaur arratsaldean BDZ eragileak Donostian, eta Zinemaldiari «inkoherentzia» leporatu dio. Izan ere, salatzaileen erranetan, jaialdiko antolatzaileek publikoki adierazi dute ez luketela inoiz «genozidioa babesten duen filmik» jarriko; ordea, Dana Blankstein Cohen Jerusalemgo Sam Spiegel Zinema Eskolako zuzendaria gonbidatu dute jaialdira, eta hori «kontraesana» da, BDZren erranetan. Zehazki, Blankstein Zuzendari Berriak saileko epaimahaikide izendatu du aurten jaialdiak.

BDZko kideentzat, Sam Spiegel eskola kolonizazioaren «konplizea» da, Israelgo Gobernuarekin eta bertako hainbat erakunderekin dituen harremanengatik. Salatu dute Blanksteinen zuzendaritzapean nabarmendu egin dela «konplizitate» hori; bertzeak bertze, 2020an Abu Dhabirekin sinatu zuen lankidetza hitzarmen batengatik, zeina 70 zinemagile palestinarrek baino gehiagok gaitzetsi zuten.

Zehaztu dute Blankstein ez dela Zinemaldira joan pertsona partikular gisa; bai, ordea, «erakunde konplize baten ordezkari gisa». Israelen aurkako Boikot Akademiko eta Kulturalerako Palestinar Kanpainak errandakoak ekarri dituzte gogora: «Erakunde konplize horiek esplizituki ordezkatzen dituzten gizabanakoen jarduerak eta proiektuak boikotatu egin behar dira». Hala, azpimarratu dute ez dutela Blankstein bere jatorriagatik edo bere ikuspegi politikoengatik boikotatu, mugimenduak ez duelako horrelakorik onartzen. «Konplizitateari zuzentzen zaio, ez identitateari», adierazi dute. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA