Donostiako auzitegiak bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio 46 urteko gizonezko bati eraso arrazista egiteagatik. Biktimak Saharaz azpiko jatorria du, eta auzitegiak "arrazakeria" astungarria ezarri dio zigortuari.
Gertaera 2007ko uztailaren 14an izan zen, Beasainen (Gipuzkoa). Epaiaren arabera, biktima salmenta ibiltaria egiten zebilela taberna batera sartu zen. Han, erasotzaileak sorbaldan zauritu zuen labanarekin. Epaiak dioenez, labana sartu baino lehen erasotzaileak "beltz madarikatua kalera" oihukatu zion biktimari.
Gizartea
Beasainen eraso arrazista egiteagatik bederatzi hilabeteko kartzela zigorra jarri diote gizonezko bati
Saharaz azpiko etorkin bat zauritu zuen labanaz, eta Donostiako auzitegiak "arrazakeria" astungarria ezarri dio. Gertaera 2007an izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu